Valen Arteaga (Araba Bizirik): “Arabako lurra arriskuan dago megaproiektu industrialen eraginez”
Urriaren 23an manifestazioa deitu dute Gasteizen. Hitzaldi eta ekimen ezberdinak antolatuko dituzte hilabete honetan.
Araba Bizirik plataformak Araban lurraren defentsan zebiltzan borroka ezberdinak batu ditu. Makroproiektu eolikoak, megaparke fotoboltaikoak, AHTa eta nekazaritza industrial eta intentsiboaren eraginez Araba mehatxupean dagoela salatu dute plataformatik.
Valen Arteaga Araba Bizirikeko kidearekin hitz egin dugu Hizpidean, eta berak kontatu dizkigu arrisku hauek, eta baita konponbideak nondik etorri daitezkeen ere.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Valen Arteaga (Araba Bizirik): "Arabako lurra arriskuan dago megaproiektu industrialen eraginez"00:23:15
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!