Usua eta Bir (Euskal Udalekuak): “Jolasa oinarri hartuta, balore desberdinak lantzen ditugu”
Martxoaren 2an irekiko da Euskal Udalekuetan izena emateko kanpaina.
Martxoaren 2an irekiko da Euskal Udalekuetan izena emateko kanpaina. Aurtengoa 55. edizioa izango da eta horien inguruan mintzatzeko, Usua eta Bir izan ditugu Hizpidean. Euskara bultzatzeko helburuarekin sortutako udaleku hauen ibilbideaz mintzatu gara, horietan txertatu diren balore desberdinak azalduz, hala nola, feminismoa, parte-hartzea eta natura.
Logoan emandako aldaketaz hitz egin dugu, baita udalekuetan izena emateko moduaz ere. Amaitzeko, Goñin, Bernedon edo Abaigarren burutuko diren udalekuetan parte-hartzera gonbidatu dituzte haur eta gazteak, bertan bi astez sortzen duten “mini-gizartean” Arabako gazte guztiak ongietorriak direla aipatuz.
-
Hizpidea: Usua eta Bir (Euskal Udalekuak): "Jolasa oinarri hartuta, balore desberdinak lantzen ditugu"00:08:48
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!