Urtzi Errazkin (Etxerat): “Presoak kondena batera zigortzen ari dira, baina senideak eta lagunak ere inolako epaiketarik izan gabe, kondenatzen gaituzte”
Dispertsioak eragindako 16 biktimen memoria eta aitortza aldarrikatuko dute azaroaren 23an, Gernikan.
Etxerat elkarteak espetxe politikak senideentzako kondena bat direla salatu du eta horrekin amaitzea premiazkoa dela adierazio die espainiar agintariei. Honen inguruan mintzatzeko, Etxerateko bozeramailea den Urtzi Errazkin izan dugu Hizpidean.
Etxeraten helburu nagusietako bat, presoen senide eta lagunen testigantzak gizarteari ematea dela oroitarazi du, dispertsioaren errealitatearen berri emateko. Horrela, estatu espainiarrean 205 preso aurkitzen direla azaldu digu, zeintzuetatik %65a baino gehiago, 600 eta 1.100 Km tarteko distantzian dauden.
Horrez gain, azpimarratu digu dispertsioak eragindako ondorio larrien artean, presoei bisita egiteko bidaian emandako istripuak direla, ia 1.000 zauritu eragin baititu eta 16 hildako.
Hori dela eta, 16 biktima horien memoria eta aitortza aldarrikatu nahi du Etxeratek eta azaroaren 23an Gernikan ekitaldi nazional bat burutuko du.
-
Hizpidea: Urtzi Errazkin (Etxerat): "Presoak kondena batera zigortzen ari dira, baina senideak eta lagunak ere inolako epaiketarik izan gabe, kondenatzen gaituzte"00:13:04
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!