Urtzi Errazkin (Etxerat): “Eszepziozko legedia aplikatzen zaie gure senideei”
Aurreko astean Foro Sozialak txosten bat argitaratu zuen, EPPK-ko kideek lehen gradutik bigarren gradura aldatzeko egindako eskaeren inguruan. Aztertutako 46 eskaeretatik 44 kasutan ezezkoa eman zaie, soilik bi eskaera izan dira onartuak, eta beste 70 kasu daude aztertzeko zai. Etxerat elkarteak gradu aldaketen aurrean oztopoak jartzen ari direla salatu zuen, eta “legea aplikatzeko” eskatu.
Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko bozeramailea izan dugu Hizpidean. Salbuespenezko egoera salatu du beren senideekiko. EPPK-ko presoen % 95a lehen graduan dago, 27 bakartze moduluetan, eta instituzioen aldetik egoera honen aurrean inmobilismo jarrera dagoela salatu du.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!