Urtarrilaren 30ean Euskal Herria gelditzeko deia egin dute Araiako Kutxabanken aurkako ekimenean
Araiako Kutxabanken sukurtsalaren aurkako ekintza egin zuten asteazken gauean eta urtarrilaren 30erako Greba Orokorrera batzeko deia egiteko baliatu zuten.
Araiako Kutxabanken sukurtsalaren aurkako ekintza burutu zuten asteazken iluntzean: pintura larnja bota eta bulegoko kristalak apurtu zituzten. Horrekin batera urtarrilaren 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatutako Greba Orokorrean parte hartzeko eta “Euskal Herria gelditzeko” deia luzatu zuten ekintza burutu zutenek
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!