Urriaren 12an mobilizazioak deitu ditu Ernaik, “Ezer ez ospatzeko” lelopean
Hispanitatearen egunean "ukazioa, inposizioa eta kolonialismoaren gorazarre" egiteko egunean, gazteek ospatzeko ezer ez dutela aldarrikatuko dute.
Urriaren 12rako mobilizazioak deitu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko herrietan. Hispanitatearen eguna delakoa salatzea da helburua, “ukazioaren, inposizioaren eta kolonialismoaren gorazarre” egiteko eguna delako, eta baita Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzea ere.
Araban deitutako mobilizazioak hauek dira:
- Gasteizen, 13:30etan Andra Mari Zuriaren plazan
- Laudion, 13:30etan Lamuza plazan
Agurainen larunbatean mobilizatu ziren, Santa Maria plazan. Biharko mobilizazioetara batzeko deia luzatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!