Urko Aierbe (EHE): “Espainia eta Frantziaren politika linguiziden ondorio da euskararen egoera”
Euskal Herrian Euskaraz elkarteak “Egia, Aitortza eta Erreparazioa Euskararentzat” manifestua aurkeztuko du martxoaren 29an, Donostian. Euskarak jasandako zapalkuntzen historia gogora ekarri eta hortik abiatuta euskararen normalizazio prozesua diseinatzea aldarrikatu dute EHEko kideek.
Urko Aierbe Euskal Herrian Euskarazeko kidea izan dugu gaur Hizpidean. Manifestuaren edukiak azaldu dizkigu, egia, aitortza eta erreparazioa nola lortu beharko liratekeen aipau, eta hemendik aurrerako erronkei heltzeko deia egin du Aierbek.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Urko Aierbe (EHE): "Espainia eta Frantziaren politika linguiziden ondorio da euskararen egoera"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!