Urko Aierbe (EHE): “Bere helburuen erdira ere iritsi ez den egitasmoa izaki, ereduen sistemak porot egin duela esan daiteke”
Hezkuntza-sistemaren A, B eta D ereduen araberako banaketaren ikerketa aurkeztu zuten atzo Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak eta Aztiker soziologia-kabineteak. Hezkuntza esparrua eta euskalduntzea EAEn (1983-2016) ikerketaren emaitzen arabera, azken urteotan ikasleen erdia ez da iritsi euskara-maila egoki batera. Urko Aierbe EHEko kideak emaitza horien balorazioa egi du HIZPIDEAn. Bere hitzetan, ereduen sistema porrot nabarmena izan da, baita lege-iruzurra ere, ez baitu bermatu ikasleek euskara menperatzea derrigorrezko eskolaldia bukatuta. Ikerketa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egin bada ere, Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoara ere estrapola daitezke emaitzak. Euskal Herri osoan ereduen sistema gaindituko duen proposamen baten aldeko aldarria egin du Aierbek
-
Hizpidea: Urko Aierbe (EHE): "Bere helburuen erdira ere iritsi ez den egitasmoa izaki, ereduen sistemak porot egin duela esan daiteke"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!