Uraitz Soubies gasteiztarrak Mexikon bizitakoak ikusgai, Artgia aretoan
Hamar urte dira Uraitz Soubies gasteiztarra Mexikon bizi dela. Bitarte horretan, argazkigintza eta ikus-entzunezkoen munduko lanak egin ditu, eta argazki-bilduma osatu berri du han jasotakoekin. Erakusketa Artgia aretoan dago ikusgai irailaren 29a arte. Ikus daitezkeen irudien artean, orain dela urtebete Mexikoko Pueblan izandako lurrikararen ondorioak ere jaso ditu Soubiesek: 362 hildako eta 3.000 zauritutik gora izan ziren lurrikara hartan.
Hautaketa zaila izan dela aitortu du Soubiesek, ehunka baitira Mexikon bizi denetik hartutako irudiak. Hala ere, onartu du begirada ere aldatu egin zaiola: iritsi zenean dena berria izatetik, gaur egungo eguneroko bizitzara ohitzerainoko irudiak hartu ditu.
Ikus-entzunezkoen mundutik dator Soubies, arte-zuzendari gisa lan egiten baitu Mexiko Hirian, eta Gasteizen ere egin izan ditu lanak: The Arlotes marrazki bizidunen saila eta Hartz Txiki laburmetraia tartean, Ruben Sanchez gidoilariarekin elkarlanean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!