Udarako gida feminista aurkeztu du Inguma taldeak Lautadan
Aguraingo Inguma neska gazte taldeak udako jaietarako Gida Feminista aurkeztu du. Hala ere, lan hau aurreko urtean hasi zen. “Herri nagusietan neska gazteok feminismoaren inguruan kontzientzia izan arren, eraso bati erantzuna eman eta antolatzerako orduan hartu behar diren neurrien inguruan akatsak egin ziren. Akatsak izan ziren edo ez ginen ondo antolatzen jakin”, azaldu dute.
Horregatik planteatu dute gida hau. “Oso oinarrizkoa den protokolo bat” bezala definitu dute: eraso bat zer den, zeintzuk diren eman beharreko urratsak etab. eman dute jakitera honetan.
Egun, eraso sexisten aurkako telefonoa akitibatuta ez izan arren -hurrengo asteetan izango dute prest-, momentuko asistentzia eskeintzeko prest egongo da Mugimendu Feminista. Herri bakoitzeko jaiak hasi aurretik, jai batzordeko emakumeekin eta barran lanean egongo direnekin bilduko dira proposamena elkarbanatzeko asmoarekin. Jai guztietan taberna eta txosnetako barra guztietan eskuragarri egongo dira gidok.
Gidaren atzeko aldean Bilgune Feministak aurreko udan kaleratutako “Heteroaraua Desobeditzeko Gida”-ren puntu batzuk jaso dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!