Udaltzain guztiek suzko armak eramateko dekretua atera dezake Jaurlaritzak
Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeko lan-talde batek berriki idatzi duen txosten batean jasotzen denez, udalek udaltzainei bermatu beharreko “baliabide teknikoen” eta “defentsa baliabideen” barruan, suzko armak egongo dira laster. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 3.500 bat udaltzain daude eta 2.700 baino gehiagok dituzte dagoeneko pistolak, %80ak.
Eusko Jaurlaritzari helarazi diote txostena eta dekretu bihurtzea da litekeena. Horrela bada, udaltzainentzako oinarrizko horniduran 9 milimetroko pistola erdiautomatikoak sartuko dituzte. Udaltzain bezala lanean ari direnean bakarrik eraman ahalko dute soinean.
Lekuan lekuko alkatetzak, dirudienez, aukera izango du udaltzainen eskumenekoa den alorren batean suzko armarik ez erabiltzea agintzeko. Erabakia “arrazoitu” egin beharko du udalak horretarako.
2022ko irailean jada EH Bilduko legebiltzarreko taldeak jakin zuen «Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeko lantalde bat Udaltzaingoak su-armak erabiltzeari buruzko dekretu baten proiektua lantzen ari zela, kidego horri guztiari arma horiek erabiltzea inposatzeko».
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!