Udaltzain batek egindako erasoa salatu eta indarkeria matxistaren aurkako protokolo integralak aldarrikatu ditu Amurrioko mugimendu feministak
Agerraldi bateratua egin dute Otsemeak Neska* Gazte Taldeak eta Amurrioko Emakumeen Sareak duela aste batzuk herriko udaltzain batek sare sozialetan zabaldutako mezu matxistak salatzeko. Erasotzat jo dute gertatutakoa, eta azaroaren 25ean egingo duten mobilizaziora batzeko deia egin dute. through Aiaraldea.eus | Aimar Gutierrez Bidarte
San Anton plazan agerraldi bateratua egin dute Otsemeak Neska* Gazte Taldeak eta Amurrioko Emakumeen Sareak, duela aste batzuk herriko udaltzain batek Instagram sare sozialean zabaldutako mezu matxistak deitoratzeko. Amurrioko Udalak udaltzainei formazioa eskainiko diela iragarri arren, gisa horretako eraso matxistak salatzeko beharra azpimarratu du Amurrioko mugimendu feministak.
Oso larritzat jo dute, Udala indarkeria matxistaren aurkako protokolo bat onartzeko bidean dagoen honetan, horrelako mezu matxistak zabaltzen dituzten udaltzainak izatea protokolo horretako pieza nagusietako bat. “Paperetik harago” doazen eta neurri konkretu eta integralak dituzten protokoloak exijitu dituzte. Hori dela eta, mobilizatzen eta antolatzen jarraituko duela aldarrikatu dute Amurrioko eragile feministek.
Bide beretik, datozen azaroaren 25ean Amurrioko Juan Urrutia plazatik aterako den mobilizazioan parte hartzeko gonbita luzatu diete udalerriko emakume guztiei.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!