Udalaren pasibitatearen aurrean Plaza Berrian igaro dute gaua sorosle eta begiraleek
Greba mugagabean daude Gasteizko gizarte-etxeetako sorosle eta begiraleak iragan irailaren 1etik eta oraindik ez dute udalarekin batzartzeko hitzordurik jaso. Urtaranen gobernuaren pasibitatearen aurrean akanpada egin zuten bart gauean Plaza Berrian
San Martingo udal bulegoetan egindako agerraldian iragarri bezala, Plaza Berrian igaro dute gaura Gasteizko gizarte-etxeetako sorosle eta begiraleek. Udalaren pasibitateari erantzun nahi izan diote horrela eta Urtaranen gobernuarekin bilera bat exijitu dute. Arratsaldean zehar ekintza desberdinak burutu zituzten Udaletxe aurrean.
Irilaren 1ean greba mugagabea abiatu zuten sorosle eta begiraleek. Kirol jardueretako langileek, ordea, lan gatazka hau uda hasieran abiatu zuten sektoreak bizi duen prekarizazio egoera salatu eta Covid-19ak sortutako egoeraren aurrean neurri eta protokolo zehatzen aktibazioa exijitzeko. 10 egunez lanuzteak burutu ostean akordio bat erdietsi zuten Gasteizko Udaletxearekin baina azken honek ez zituen adostutako neurriak bete eta greba mugagabera jo zuten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!