Udal Rokodromoak egoera kaxkarrean, murrizketak direla-eta.
Duela pare bat aste hainbat eskalatzaile ezagunek sinatutako dokumentu baten bidez jakin genuen Gasteizko Udal Rokodromoetako egoera ez del behar lukeen bezain ona. Batetik, bertan lan egiten duten langileen egoerak, azken urtean, txarrera egin duela jakin genuen; eta bestetik, udal zerbitzu hauen eskaintzan izango ziren murrizketen berri izan genuen, besteak beste, Zutikan moduko proiektu inportanteak desagertuko zirela.
Honen errudun Aiteko Management S.Ll enpresa azpikontratatua dela esaten dute langileek. Geuk, zerbitzu honetako langile den Xabi gonbidatu dugu geurera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!