26 talde eta 8 gau; Gasteizko Txosnetako kontzertuak
Abuztuaren 2tik 9ra txosnagunean egongo diren talde guztiak konfirmatu dituzte.
Gero eta gutxiago falta da abuztuaren 2a iristeko. Bai, abuztuaren 2an, ostiralean, irekiko dira aurten Gasteizko Txosnak, Zeledon jaitsi baino 48 ordu lehenago. Beraz, zortzi gau ezberdinetan egongo da irekita txosnagunea eta behin betiko egitaraua ostegunean, maiatzaren 30ean, emango dute jakitera kartelarekin batera. Orduan jakingo da talde bakoitzak ze egunetan eskainiko duen kontzertua.
Sareetan azaldu dutenez, aurten ere jai herrikoi, euskaldun eta parekideen aldeko apostuan berretsi dira kolektibo ezberdinak.
Zentzu honetan, txosnagunean egongo diren kontzertuak iragartzen hasi dira jada antolakuntzatik. Besteak beste, Banda Lehiaketa irabazi zuen Tara taldea egongo da kanpusean kokatuta egongo den gunean eta nazioartetik ere talde ezberdinak hurbilduko dira Gasteizera, The Baboon Show eta Mafalda, kasu.
Hauek dira konfirmatutako talde guztiak: Dupla, Tribade, Su ta Gar, Kaleko Urdangak, Eratu, Skabidean & The Black Birds, DJ perez troika Sobiet, Tara, Mafalda, DJ Komando Klitorix, The Baboon Show, DJ Elepunto, Trikoma, Nerabe, Esne Beltza, Aiaraldeko sound system, Elkarr Kolektiboa, KOP, Zea Mays, Aldakan Beltz, Irrien Lagunak, Gorpuzkingz, Garilak 26, Nafarroa 1512, DJ Malandro eta Anita Parker.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!