Txomin Lasa (ELA): “Oso sektore duina da, oso emakume indartsuak dira”
Zahar etxeetako langileak 30 eguneko greba burutzen ari dira, eta Zaintzaldia erresidentzien zinemaldia ospatzen Donostian.
Irailaren 19tik 30 eguneko greba deialdi berri batean murgilduta daude Gipuzkoako zahar etxeetako langileak. Epe hau bukatzerako, 118 egun izango dira greban eman dituztenak, urtebete baino gehiagoz luzatu den borroka honetan. Gainera, Donostiako Zinemaldiaren harira, Zaintzaldia izeneko erresidentzien zinemaldia ospatzen ari dira, “haien pelikula kontatzeko”. Asteazkenetik 27 ostirala arte Saguesen egongo dira zinema emanaldi, mobilizazio eta ekimen ugarirekin.
ELA sindikatuko Txomin Lasa izan dugu gaur Hizpidean, eta zahar etxeetako langileen borrokaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Langileen egoera, sektore feminizatu izateagatik pairatzen dutena, negoziazioen bilakaera eta zaintzaldia bera azaldu dizkigu, besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!