Txikienek ere euskaraz ikasi eta bizi nahi dute
Igandeko ekitaldi handiaren aurretik, Gasteizko txikienek euren aletxoa jarri nahi izan diote 21. Korrikari. 32 ikastetxeren parte hartzeari esker hiriburuko kaleak zeharkatu dituzte ikasleek, gurasoek eta irakasleek, San Martin ikastolako ikasleen esku geratuz azken mezua: herritarrei “klika”egiteko gonbitea luzatu diete.
Korrika Txikia Gasteiza iritsi da ostegunean, igandeko jaialdi handirako motorrak berotze aldera. Zabalganan hasi da euskararen aldeko lasterketa, Armentia ikastolako kideek hartuz lekukoa; 32 ikastetxeren eskutik pasa ostean, Plaza Berrira iritsi da mezua. Bertan, San Martin ikastolako Sebastian eta Miriam ikasleek hartu dute hitza.
Aurkezpenean esan zuten bezala, ikasleek “jendeak kontzientzia hartze” nahi dute. Bide batez, ikasleei, gurasoei eta irakasleei “klika” egiteko gonbitea luzatu diete euria protagonista izan den lasterketan eta amaiera ekitaldian.
Behin Korrika Txikia amaituta, jaialditxo bat egin dute Plaza Berrian. AEK-k, bide batez, eskerrak eman dizkie ikastola ezberdinei, gurasoei eta irakasle guztiei: “Izugarrizko lana egiten dute”. Eta, aurreratu dutenez, baliteke formatu honetan ezaguna den Korrika Txikiaren azken edizioa izatea: “Auzoka antolatzeko ideia aztertzen gabiltza”.
2019ko apirilaren 11ko Korrika Txikian parte hartu dutenen zerrenda:
- Armentia
- Zabalgana
- Hogar San Jose
- Miguel de Cervantes
- Vera-Cruz
- Sansomendi
- Abendaño
- Barrutia
- Toki Eder
- Gorbeialde
- ibaialde
- Aita Orbiso
- Umandi
- Luis Dorao
- Luis Elejalde
- Niño Jesus
- Marianistas
- Santa María de Vitoria
- Landazuri
- Ramon Bajo
- Odon de Apraiz
- Samaniego
- Lopez de Guereñu
- Errekabarri
- Aranbizkarra
- Arantzabela
- Salburua
- Angel Ganivet
- Calasanz
- Adurtza
- Olabide
- San Martin
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!