Txiki Estivariz (Steilas): “Garbitzaileen lana lehenengo mailara igo zen, baina beraiek ikusezin izaten jarraitu dute”
15 emakumeren hausnarketak bildu dituzte "Covid 19 Pandemiaren inguruko gogoeta feministak" liburuan.
Steilas sindikatuko idazkaritza feministatik liburu berria osatu dute: Covid 19 Pandemiaren inguruko gogoeta feministak. Emakume ezberdinen hausnarketak bildu dituzte bertan eta bihar, Urriak 21ean, aurkezpena egingo dute Gasteizen, Zuloa espazioan 19.00etan.
Txiki Estivariz Steilasko kidea izan dugu Hizpidean, eta liburuaren edukiak aurkeztu dizkigu. Gai ugari landu dituzte bertan. Arrakala digitala eta soziala, indarkeria matxista, zaintzak, pandemiaren klase ezaugarriak, garbitzaileen egoera eta gerra terminologia, besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Txiki Estivariz (Steilas): "Garbitzaileen lana lehenengo mailara igo zen, baina beraiek ikusezin izaten jarraitu dute"00:13:43
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!