Txetx Etcheverry, Iñaki Lasagabaster eta Teresa Toda Gasteizen, Parisko manifestazioa aurkezteko
Abenduaren 9an, Bakearen Artisauek antolatuta, manifestazioa egingo dute Parisen “Orain presoak” lemapean. Gasteizen, azaroaren 2an aurkeztuko dute mobilizazioa hiru gonbidatu ezberdinekin.
Bakegileek hala iragarrita, apirilaren 8an ETAren desarmatze egunetik antolatu den ekitaldirik garrantzitsuena izango da abenduaren 9a. Eguna eta ekimena azaltzeko, Bakearen Artisauek hitzaldi bat eskainiko dute Gasteizen, azaroaren 2an, 19:00etan Villasuso jauregian. Txetx Etcheverry artisaua, Iñaki Lasagabaster Sareren izenean eta Teresa Toda Foro Sozialeko kidea egongo dira aurkezpenan.
Desamartzea behin burututa, maiatzaren 16an eman zuten Parisko mobilizazioaren berri. Hiru puntu nagusi identifikatu zituzten orduan bakean aurrera egiteko: presoak eta iheslariak, biktimak eta elkarbizitza. Biktimen arloan gogoeta talde bat eratuko zutela iragarri zuten, errealitate eta esperientzia guztiak bildu eta lantzeko.
Gasteizen ere, laster iragarriko dute nola joan abenduaren 9an Parisera.
Aurkezpenaren kartela
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!