Txema Ramirez de la Piscina: “Kazetariok izan behar dugu gobernuan dagoen alderdi horri kritika egiteko gaitasuna, bestela berezko sena galduko luke kazetaritzak”
Andoni Aldekoa EiTBko zuzendari berriari buruzko balorazioa.
Txema Ramirez de la Piscina ikertzaile eta kazetaritzan doktorea gonbidatu dugu Hizpidera, EiTBko zuzendaritza hartu duen Andoni Aldekoaz hitz egiteko. EAJren eta Urkulluren gertuko pertsona da Aldekoa, komunikazio politikoan aditua, eta Euskalduna Jauregia zuzentzetik dator.
Aldekoaren profila eta EiTBk aurrean dituen erronkak aztertu ditugu Ramirez de la Piscinarekin, eta kazetaritzaren sen kritikoaz ere aritu zaigu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Txema Ramirez de la Piscina: "Kazetariok izan behar dugu gobernuan dagoen alderdi horri kritika egiteko gaitasuna, bestela berezko sena galduko luke kazetaritzak"00:22:54
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!