Txagoko jaiak txosnagunea irekitzeko prest
Astelehenean hasi ziren Txagoko jaiak. Gaur, ostirala, txosnagunea irekiko dute eta hainbat ekimen eta kontzertu izango dira asteburuan.
Udaberriaren hondarrean eta udari begira, hasi dira auzoetako jaien ospakizunak Gasteizen. Maiatzaren amaieran Errekaleorrekoak izan ziren, ekainaren hasieran Aranakoak. Asteburu honetan Txagoko jaietako txosnagunea irekiko dute. Aste osoa daramate, baina, Txagorritxu auzoan jaiak ospatzen.
Ekainaren 6an, astelehena, joskintza tailerra egin zuten Etxegorri Auzo Elkartean. Asteartean streetboulder eta slaklinean arituko ziren eta zinema proiekzioa ere egon zen ondoren: Los caballeros de la mesa cuadrada filma. Asteazkenean, hilak 8, Amarauna BaskeTeam emakumeen saskibaloiko saretzea bultzatzeko ekimena egin zuten Luis Dorako Ikastetxean. Ondoren, iluntzean, Auzoa kantari dinamikaren baitan, musika emandaldia Ole tú tabernan. Atzo, ostegunez, asteburuari hasiera prestatzen hasteko, poteo musikatua eta bertso afaria izan zuten.
Gaur, ostirala, txosnagunearen irekiera eta txupinazoa egingo dira 17:00etan. Ondoren, arratsaldean, haurrentzako ekimen ugari egongo dira txosnagunean bertan. Iluntzean kontzertuak: Red Iron Squad, Labana, Screamers and Scanners eta Suiaia & Dubakustik.
Larunbatean goizean hasi eta egun osoa beteko du jaietako programazioak. Kirol txapelketak, rallypotea, herri bazkaria, bingo musikatua eta mus txapelketa egunez; ekitaldia eta kontzertuak iluntzetik aurrera. DENA eta Lukiek taldeek joko dute. Ondoren, punkaraokea eta DJ Rosamari amaitzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!