TUVISA-ko langileek greba egingo dute maiatzaren 6an eta 13an
TUVISA-ko langileek greba egingo dute maiatzaren 6an eta 13an. 24 orduz lan uztean egoteko konpromisoa hartu dute: gaueko 00:00etatik aurrera. Hala erabaki dute ostegunean egindako asanblada ezberdinetan.
Otsailean, gerentziarekin bilera ezberdinak izan ostean, eskaera batzuk jarri zituzten mahaiaren gainean, baina oraindik ez dute erantzunik jaso.
Langileek frekuentzia handiagoa eskatzen dute linea ezberdinetan, EPE berri bat, autobus-geltokian txoferrentzat komunak jartzea eta jubilazioak bermatzeko akordio berri bat, besteak beste. Zentzu honetan, enpresa publikoaren partetik konpromisoak eskatzen dituzte.
385 langile zeuden deituak bozkatzera eta, guztira 253 kidek bozkatu dute (%65,70%)
- Bai 184 (%77,96)
- Ez 46 (%19,49%)
- Txuriak 6
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!