Tubos Reunidos enpresako bulegoetan egin dute protesta Trapagako langileek
Amurrioko lantegia kudeatzen duen enpresak iragarri du Trapagako faktorian 157 langile kaleratu nahi dituela eta soldatak %25ean murriztu. Productos Tubulares-eko beharginek Bilbora jo dute, eta Maximo Agirre kalean dauden bulegoetan sartzen saiatu dira protesta egiteko. Amurrion langile batzordeak oraindik ez du erabaki mobilizazio gehiago gauzatuko dituen.
Aiaraldea.eus bidez
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!