Trilar (Auzoan Bizi): “Etxebizitza batzuentzat eguneroko arazoa den bitartean, beste batzuentzat negoziorako aukera da”
Abenduaren 14an manifestazioa deitu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuek etxebizitza eskubidearen alde eta negozioaren aurka egiteko. "Etxebizitza negozio den bitartean, ez dela eskubide izango" azpimarratu dute. Larunbat honetan, abenduaren 14an, Bilboko Plaza Biribiletik abiatuko da manifestazioa arratsaldeko 13:00etan.
“Putre funtsak, inbertsore handiak, bankuak, erakunde publikoak eta jabe handi zein txikiak” seinalatzeko irtengo dira kalera Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuak hurrengo larunbatean , abenduaren 14an. Etxebizitzaren oinarrizko eskubide unibertsalaren alde eta negozioaren aurka eginez Bilboko kaleak hartuko dituzte.
Gaur Trilar, Auzoan Biziko kidea izan dugu gurekin Hizpidean.
Elkarrizketa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Trilar (Auzoan Bizi): "Etxebizitza batzuentzat eguneroko arazoa den bitartean, beste batzuentzat negoziorako aukera da"00:12:39
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!