Tren turistikoa baliatu du Ernai Gasteizek “Herria Bizirik” dagoela aldarrikatzeko
Azaldu dutenez, “turismoarena sistema politiko eta ekonomiko zehatz baten adierazlerik garbiena da, gazteak esplotaziora, lan prekarioetara eta etxebizitzarako sarbiderik ez izatera kondenatzen dituena”. Modu honetan, Euskal Herriko hainbat txokotan turismo ereduari buruz eginiko adierazpen desberdinetara gehitu da hau ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!