Tren sozialaren aldeko crowdfunding kanpaina abiatu dute
Araba, Nafarroa eta Burgoseko Trenaren Aldeko Alternatiba plataformek abiatu dute kanpaina eta "gaur egun AHTrentzako esklusiboa den proiektuaren aurrean alternatiba bat lantzea" da helburua, ingenieritza azterketa batez. Horretarako, 12.000 euro bildu behar dituzte.
Crowdfunding kanpaina bat abiatu dute Araba Tren Sozialaren Alde, Nafarroa Trenaren Alde, Miranda Por el Tren eta Bureba es Futuro (Burgos) plataformek, AHTrentzako korridore esklusiboa egiteko proiektuaren aurrean, “benetako azterlan alternatiba bat” lantzea helburu.
Azterlan horrek egungo trenbidearen bikoizketa eta hobekuntza eta doikuntza landuko ditu, Nafarroako zatian. Gaur egungo azpiegituren “hobekuntza garrantzitsua” suposatuko du proposamenak: egungo trenbide lerroak dituen gune korapilatsuak desagertu, gune batzuk lurperatu eta saihesbideak egingo lirateke. Horrela, mota guztietako trenek erabili ahalko dute trenbidea: goi abiadura eta prestakuntza handikoak, distantzia motz, ertaineko eta luzeko trenak, zein merkantziak garraiatzen dituztenak.
Trenaren aldeko plataformek azaldu dutenez, proposatzen duten proiektuak ADIFen eta RENFEn ordezkaritza duten sindikatu guziek maiatzaren 14an aurkeztu zuten hitzarmena babesten du (UGT, CCOO, CGT-LKN, SF, SCF y SEMAF) eta Ministerioak daraman trenbide politikari jarraitasuna ematen dio Mediterranear-Kantabriar Korridoreko hainbat bide tarteetan egin duten bezala.
Crowdfunding kanpaina
Bi hilabete irango du crowdfunding kanpainak. 12.000 euro lortzea da helburua, proiektua finantzatzeko. “Ekimen honen helburua trenbideetako ingeniaritza azterketa batek bermatuko duen alternatiba bat garatzea da, hau guztia, kontsentsu handiago batez egina eta lurraldearen kohesioa ziurtatuko duena bertako biztanleen beharretara egokitua. Honekin batera, gaitasun teknikoak gehituko zaizkion alternatiba izango da merkantzien garraiorako ere balioko duena eta ingurumenari kalte askoz txikiagoak eragingo dizkiona”, azaldu dute.
Webgune bat jarri dute eskuragarri, azterlanak egiten dituen aurrerapenak kontsultatu ahal izateko. Izan ere, trenbidea pasatzen den herrietan batzarrak egingo dira, ideiak jasotzeko.
“Inoiz baino garrantzitsuagoa” da, plataformen arabera, baliabide eta aurrekontuak “zorrotz” erabiltzea. Izan ere, larrialdi klimatiko betean gaudela, ezinbesteko lehengaiak agortzen ari direla gogorarazi dute.
Link honetan egin daiteke ekarpena: https://www.kukumiku.com/eu/proyectos/trenaren-aldeko-alternatiba/
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!