Torturaren errealitatea argitara atera zuten “egia, justizia eta erreparazio” eske
Torturaren aurkako egunaren baitan Sortuk, "egia osoa argitara" ateratzea eskatu zuen atzo Andra Mari Zuriaren Plazan antolatu zuen informazio gunean. Euskal Herrian 5.657 tortura kasu kontabilizatu dira.
Otsailak 13, Torturaren Aurkako Eguna Euskal Herrian. Testuinguru horretan Sortuk informazio gunea jarri zuen atzo Andra Mari Zuriaren Plazan. “Egia osoa argitara” ateratzea eskatu zuten bertan. Arratsaldeko lehen ordutik torturaren inguruko datuen erakusketa eta tortura kasuen testigantzak jasotzen dituen Hala Bediren dokumentalaren proiekzioa eskaini zuten bertan modu jarrian.
Elkarretaratze batekin eman zioten amaiera ekimenari. Bertan, dozenaka lagunek “egia, aitortza eta erreparazioa” eskatu zuten torturaren biktima izan direnentzat. Sorturen iritziz torturaren inguruko “egia osoa” beharrezkoa da torturaren mina arindu eta “herri honek bake eta askatasun agertoki berri batera aurrera egiteko”.
Euskal Memoria Fundazioak egindako azken zenbaketak 5.657 tortura kasu kontabilizatu ditu Euskal Herrian. Kasu horien %47 Polizia Nazionalaren egiletza dira, %41 Guardia Zibilarena eta %7 osatzen duten 407 tortura kasu Ertzaintzaren esku daude. Gainontzeko kasuen gehiengoa beste Estatu batzuetako segurtasun indarren erantzukizuna dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!