Tokiko monetak eta Errekaleorri Urtaranek jarritako betoa, solasaldian
Aitziber Perez de Karkamo eta Asier Etxenikerekin.
Gaurko solasaldian bi gai ezberdin jorratu ditugu. Alde batetik, eusko monetari buruz eta orokorrean tokiko moneten inguruan hitz egin dugu, ematen dituzten aukerak, tokiko ekonomiaren garrantzia, merkataritza txikiari buruzko kontraesanak, eta beste. Bigarrenik, Errekaleor Biziriken 7. urteurrenaren harira Gasteizko Aldabe gizarte-etxean burutzekoak ziren hitzaldiak debekatu izanaz hitz egin dugu. Okupazioaren kriminalizazioa, Gorka Urtaranen papera, legaltasuna eta zilegitasuna, eta beste hainbat kontu aipatu ditugu, Asier Etxenike eta Aitziber Perez de Karkamorekin.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!