Tertulia: Gasteizko Udala aztergai Aitor Miguel (EHBildu) eta Jorge Tejedorrekin (Equo)
Hiru ostegunetik behin Gasteizko Udalera begira jartzen gara ARABA HIZPIDE-n, hiriburuko aktualitatea errepasatzeko irratira hurbiltzen diren zinegotzi eta politikari ebzerdinekin. Jorge Tejedor (Equo) eta Aitor Miguel (EHBildu) egon dira gaurkoan gurean.
Lau gai izan ditugu gaurkoan hizpide:
- Etxegabeen neguko laguntza planean murrizketak salatu dituzte.
- Gasteizko garbiketa: FCC susmopean.
- Biktimak elkartuko dira bake eta bizikidetza jardunaldietan.
- Euskara eguna, Euskaldun berri plazaren inaugurazioa.
-
Hizpidea: Tertulia: Gasteizko Udala aztergai Aitor Miguel (EHBildu) eta Jorge Tejedorrekin (Equo)??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!