Tertulia | Errekaleor, Mozal Legea, erlijioa EHUn – Zurine Rodriguez eta Xabier Izaga
Zurine Rodriguez eta Xabier Izaga kazetariek ireki dute Araba Hizpide magazineko tertulien denboraldi berria. Ohi bezala, zenbait gai jorratu dituzte: Errekaleor auzo askearen egoerari heldu diote, udako hilabeteetan eta azken asteotan izandako nobedadeetatik tiraka; Mozal Legea dela-eta, Kaleratzeok Stop elkarteko kideek jasotako isunaz jardun dute; eta EHUn eskaintzen ari diren erlijio-adarrak eragindako salaketaz hitz egin dute.
-
Hizpidea: Tertulia | Errekaleor, Mozal Legea, erlijioa EHUn - Zurine Rodriguez eta Xabier Izaga??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!