Teresa Toda (Sare): “Benetako konponbidearen bidean, gobernuen jarrera da harririk handiena”
Teresa Toda Sareko bozeramailearekin hitz egin dugu gaur HIZPIDEAn. Datorren urtarrilaren 9rako Sarek eta Bagoazek Bilbon eta Baionan deitutako mobilizazioak izan dira hizpide nagusia, baita Lorentxa Gimon presoaren egoera larria ere. Gimonen adibidea da preso gaixoen egoeraren adierazlea, joan den abenduaren 14tik baitago ospitaleratuta, irteera datarik gabe. Euskal presoen eskubideen alde, konpromisoak hartzeko deialdia egin du Sareko bozeramaileak, datorren urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan izango diren manifestaziora joateko konpromisotik hasita.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!