Tasio Erkizia (Jan eta Jabe): “Ez da egia goseari aurre egiteko onena [elikadura] multinazionalen esku uztea dela”
Elikadura sistemaren egungo egoeraren analisia eta burujabetzarako gakoak eman dizkigu Erkiziak.
“Jan eta Jabe: Elikaduraren bidez Herria eraikitzen” liburua argitaratu du Tasio Erkiziak, Txalaparta argitaletxea eta Iratzar Fundazioarekin batera. Bertan elikadura aurkezten du gako estrategiko gisa nazio eraikuntzarako, ekonomia, osasuna, kultura eta nazio izaera baldintzatzen dituen faktore gisa, eta alternatibak proposatzen ditu.
Tasio Erkizia bera izan dugu gaur Hizpidean. Berarekin aztertu dugu nola dagoen gaur mundua elikaduraren arloan. Multinazionalak, agroindustria eta nekazaritza intentsiboaren egoera eta ondorioak azaldu dizkigu, eta azken hamarkadetako bilakaeraz aritu zaigu. Bestalde, gizarteak daukan kontzientziazio maila apala salatu eta alternatibak bilatzen aritu gara. Euskal Herrian ematen diren esperientzia esanguratsuak, nekazaritza ekologikoa eta merkearen arteko kontraesana, elikaduraren munduan behar diren politika publikoak… Elikadura zirkuitu laburra, ekonomia zirkularra, saltoki kolaboratiboak aipatu dizkigu irtenbidea jorratzeko aukera gisa.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Tasio Erkizia (Jan eta Jabe): "Ez da egia goseari aurre egiteko onena [elikadura] multinazionalen esku uztea dela"00:32:38
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!