TALKA espazio feminista arriskuan dagoela jakinarazi eta adi egoteko deia zabaldu dute
Azken egunetako udaltzaingo eta udal langileen presentziak alarmak piztu ditu Hedegile kaleko TALKA espazio feministan. Desalojoa bultzatzeko mugimenduen atzean Adolfo Dominguez bera ibili daitekela azaldu dute.
Iragan abenduan zabaldu zituen ateak TALKA espazio feministak, Hedegile kalean, Adolfo Dominguez arropa markaren saltoki izandako lokalean. Alaba Belasko jauregiko desalojoaren ostean, okupazio berri honekin proiektuari jarraipena eman zioten TALKAko kideek.
Azken egunetan, ordea, Gasteizko Udaltzainen eta udal-langileen presentzia jarraituak alarma guztiak piztu ditu, desalojo posible baten aurrean adi egoteko deia luzatu dute TALKAtik. Zabaldutako informazioaren arabera, Adolfo Dominguez diseinatzailea bera dabil desalojoa bultzatzeko mugimenduen atzean.
TALKAko kideek lokalaren jabetzaren atzean izkutatzen den iruzurra salatu dute. TALKAk okupatzen duen espazioa Udalak erositako lokal publiko bat izan zen, baina Adolfo Dominguezen eskuetan bukatu zuen. Salerosketa horren dokumentu eta informaziorik, ordea, ez da inon azaltzen.
🚨ADI EGON🚨
Gasteizko Udaltzaina eta langile ezberdinak bertaratu dira azkenengo egunetan TALKA espazio feministara pic.twitter.com/GBbs8iuiQN— Talka (@TalkaGasteiz) May 8, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!