Sutea piztu da eguerdian Gardelegiko zabortegian
Gardelegiko zabortegiko material plastikoek sua hartu dute gaur goizean. Urte luzez lindanoa metatu da Gardelegin eta hainbatetan isurketak gertatu dira Zadorra ibaira. Otsailean Zaldibarko zabortegira eraman behar zituzten"materialez-arriskutsuak" materialak ekarri zituzten bertara.
Gaur eguerdian sute bat piztu da Gardelegiko zabortegian eta ke zutabe luze bat eragin du. Sutea material plastikoak pilatzen diren eremuan gertatu da eta suhiltzaileek jakinarazi dutenaren arabera kontrolpean eta arriskuz kanpo dago.
Suteak foko azpian jartzen du berriro Gardelegi. 60 hektareako zabortegia da Gasteizko Gardelegi zabortegia. Urteetako ikerketek Zadorra ibaira egindako lindano isurketak atera ditu argitara. Uren tratamendu estazio bat eraiki zen isurketa horiek kontrolatu eta gelditzeko baina honen eraginkortasuna aztertzeke dago oraindik.
Gainera, iragan otsailean, Zaldibarreko zabortegian gertatutako luiziak sortutako «premiazko kudeaketari» erantzuteko Eusko Jaurlaritzak laguntza eskatu zien Euskal Autonomi Erkidegoko zabortegiei eta Gasteizko Udala prest azaldu zen Zaldibarreko material «ez arriskutsuak» Gardelegin metatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!