Sute berri bat piztu zen atzo Gardelegiko zabortegian, astebetean bigarrena
Atzo, bigarren igandez jarraian, sua hartu zuten Gardelegi zabortegiko hondakinek. Gasteizko Eguzki talde ekologistak espedientea zabaltzea eskatu du, suteen nondik-norakoak ikertu eta herritarren segurtasunerako beharrezkoak diren neurriak ezartzeko.
Ekainaren 28an, igandea, sua hartu zuten Gasteizko Gardelegi zabortegiko hondakin plastikoek. Atzo, uztailak 5, sute berri bat piztu zen zabortegian bertan. Dimentsio handiko sutea izan zen atzo iluntzeko 21:00etan sortutakoa eta honek eragindako ke zutabea gasteizko hainbat lekutatik ikus zitekeen.
Gasteizko Eguzki talde ekologistak espediente bat zabaltzea eskatu zuen ekainaren 28an bertan eta atzoko gertakarien ostean galdegindakoan berretsi dira. Suteen jatorria ikertu eta herritarren segurtasuna mantentzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea eskatu du. “Hondakinen aire zabaleko sua oso negatiboa dela osasunerako arriskutsuak diren kutsatzaileen emisioengatik, hala nola dioxina eta furanoengatik eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoengatik” ohartarazi dute talde ekologistako kideek
Me he acercado a Gardelegi a ver el incendio (vivo a 3 km). Importante dimensión
Por suerte para Gasteiz, hay viento sur. El fuerte olor llega hasta el puerto de Vitoria (a 6 km)
Alguien al volante?
Se están midiendo las dioxinas (recordemos Zaldibar)?
Arriola?
Murga?
Urtaran? pic.twitter.com/SKQlSlhjvj— Mikel Otero (@otero_mikel) July 5, 2020
Suteek foko azpian jarri dute berriro Gardelegi. 60 hektareako zabortegia da Gasteizko Gardelegi zabortegia. Urteetako ikerketek Zadorra ibaira egindako lindano isurketak atera ditu argitara. Uren tratamendu estazio bat eraiki zen isurketa horiek kontrolatu eta gelditzeko baina honen eraginkortasuna aztertzeke dago oraindik.
Gainera, iragan otsailean, Zaldibarreko zabortegian gertatutako luiziak sortutako «premiazko kudeaketari» erantzuteko Eusko Jaurlaritzak laguntza eskatu zien Euskal Autonomi Erkidegoko zabortegiei eta Gasteizko Udala prest azaldu zen Zaldibarreko material «ez arriskutsuak» Gardelegin metatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!