ARGAZKI GALERIA | Sumendik kontrol sozialaren areagotzea salatu du
Sumendiko kideek, Judimendiko hainbat hiritarrekin batera, agerraldi bat egin dute kontrol sozialaren areagotzea salatzeko. Azkenaldian hainbat kontrol egoera bizi baitute.
Azpimarratu dute Sumendi ez dela lokal soil bat “Auzoaren beharretatik alternatibak sortzeko proiektua da, auzo izaera indartu, auzoko gazteak saretu eta auzotarron eskura dagoen espazioa”. Era berean, defendatu dute pandemiaren egoerari moldatu direla, segurtasun neurriak ezarriz jarduera guztietan.
Neurri sanitarioak hartuta ere, beraien jarduna oztopatu izan dela salatu dute. Sumendiko kideen arabera: “Beldurraz baliatu nahi dira Sumendiren egunerokotasuna gelditzeko, presentzia polizial ugaria kaletik, identifikazioak eta sartzeko eta ateratzeko ezohiko kontrola areagotuz”. Horrekin lotu dute Gasteizko gune autogestionatuak pariatutako erasoak zein “poliziaren gehiegizko kontrol eta presentziaren areagotzea”.
Judimendiko biztanleei dei egin diete erantzun kolektibo bat emateko eta nabarmendu dute Sumendi espazio segurua dela. Hortaz, “oztopo zein kontrol sozialaren gainetik” lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!