Su Hura Ni
Har dezagun arnasa behingoan. Hamar, bederatzi, zortzi… Aska ditzagun
korapiloak, barrukoak lehenengo.
Eman diezaiogun guretik apur bat denborari.
Eman diezaiogun guretik. Kendu diogun guztia bueltatzen hasteko momentua da.
Momentua da, momentua. Bizi beharrekoa bi aldiz errepikatzen dela esaten
dutenek, hobe lukete azoka amaiezinen batean galdu. Utz diezaiogun une batez
gauzak erosteari, truka dezagun gure artean geratzen zaiguna, eman eta hartu,
eman eta hartu. Horrela funtzionatzen baitu gizabanakoak bere egoerarik
primitiboenera hurbiltzen denean ere. Denbora erostea posible ez den bezala,
sentitzen ditugunekiko itsu mantentzea ere ez baita posible. Lor dezakezu
minutu batzuez, orduetan agian. Ibaiak, beste behin, bere bidea egitea lortzen
duen arte. Eta berriro hasierara. Ez dut ikusterik lortzen, ez oraindik.
Hurbiltzen ari gara, irteera jartzen duela
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!