StandBai! 3. irratsaioa
Aste honetako saioa Muy Felliniren “La Ciudad de la Palmeras” lan berriarekin irekiko dugu. Nafar bikotea bihar, osteguna, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dugu zuzenean beraien lan berria aurkezten. Muy Felliniren “Camino al suicidio” kantua Los Enemigos taldearen “Septiembre” kantuarekin lotuko dugu, biak ala biak suizidioari buruzkoak. Aste honetako bertsioa Nuevo Catecismo Catolicok eskainiko digu. Flaming Grooviesen “Second cousin” bertsioneatuko digute eta originala ere entzungo dugu, noski. Saioa bukatzeko Ama Sayrekin denboran aurrera eta atzera egingo dugu. Beraien “Ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen” lehen lanari eta hemezortzi urte beranduago argitaratutako “Ren Fan” lanei bistadizo bat emango diegu.
StandBAI! Asteazkenero 15:00retatik 16:00retara (errepikapena gaueko 12etan eta Podcasta ere eskuragarri)
Muy Fellini
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!