StandBAI! 24. saioa
Aste honetako saioa Mark Laneganen lan berriarekin hasiko dugu, “Blues Funeral”. Fonotekako kutxatik Nicholas Vromanen “Periods and Questions Marks” lana berreskuratuko dugu (Metak, 2003). Nicholas Vromanek Ruper Ordorika ekarri digu gogora eta honen ostean MobyDick eta Cat Power etorriko dira bertsio banarekin. Saioa isteko, azkenik, Patti Smith handiaren “Gone Again” (Arista Records, 1996) diskoa.
StandBAI! asteazkenero 15:00retatik 16:00retara (errepikapena gaueko 12etan)
( Aurreko saioetako Podcastak eskuratzeko klikatu hemen)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!