Solasaldia | Polizia autonomikoa
Ainhoa Etxaide eta Zigor Garrorekin.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hedaturiko polizia autonomikoak hainbat eraso larri burutu ditu azken aste hauetan. Pasa den martxoaren 3an espainiar poliziak 1976an hildako bost langile eta zauritutako beste ehundik gora langileren omenezko manifestazioaren aurkako erasoaren irudiak burutik kendu ezinik jarraitzen dugun unean, Donostian 44 urteko emakume bat zainketa berezien unitatean larri dagoela jakin berri da, bere senarraren arabera, polizia autonomikoak foam bala batekin buruan jo ondoren.
Zein da Ertzaintzaren jatorria? Eredua aldatu al daiteke? Beti horrela izan al da? Ainhoa Etxaide eta Zigor Garrorekin aritu gara solasean.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!