Solasaldia | Oporrak, lanaldia justifikatzeako tresna? Kontsumoa eta aisialdia
Arantza Gutierrez eta Iñigo Cabiecesekin, tertulian.
Gaurkoan, oporretatik bueltan egindako lehen solasaldian, oporren inguruan aritu gara lehenik. Oporrak kontzeptu gisa, langile klasearen garaipen gisa. Ondo zukutu eta gero, lehertzekotan gaudenean ematen zaigun liberazioa dira oporrak, eta lan baldintzen inguruan hitz egitera eraman gaitu honek, besteak beste.
Bestalde, Urtarrilaren 8ko mobilizazioen harira, euskal presoen egoera izan dugu mintzagai. Ongi etorriak, sakabanaketa, etengabeko eskaerak presoen inguruari, kartzelen eskumenen aldaketa.
Solasaldi osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!