Solasaldia | “Lurraren altxamenduak” taldearen legez-kanporatzea eta borroka ekologista Euskal Herrian
Ainhoa Etxaide eta Zigor Garrorekin.
Duela aste gutxi, Frantziako gobernuak “ekoterrorismoa” leporatuta legez-kanpo utzi du “Lurraren altxamenduak” talde ekologista. Hari horretatik tiraka, Euskal Herriko borroka ekologista eta protesta arautuaren inguruan aritu gara Ainhoa Etxaide eta Zigor garrorekin.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Solasaldia | "Lurraren altxamenduak" taldearen legez-kanporatzea eta borroka ekologista Euskal Herrian00:42:21
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!