Solasaldia | Konspirazio teoriak. Zer, zergatik, nork, nola…?
Aitziber Perez de Karkamo eta Asier Etxenike reptilianoekin, tertulian.
Gaurko solasaldian konspirazio teoriez aritu gara hizketan Aitziber eta Asierrekin. Covid-19aren ingurukoak, lurraren formaren ingurukoak, ilargira bidaiak, reptilianoak… asko dira ezagun egiten zaizkigun teoriak baina, zer daukate komunean? Zer ulertzen dugu konspirazio teoria gisa? Zergatik daukagu joera gizakiok horrelako erantzunak bilatzeko?
Galdera hauei eta gehiagori erantzuna ematen saiatu gara gaurkoan, eta ezkerretik botere faktikoekiko egiten diren konspirazio teoriekin ere alderatu ditugu, besteak beste.
Solasaldi osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!