Solasaldia | Elikadura-nahasmenduak Instagramen ondorioz, eta Historiaren amaieraren ondoren zer?
Izaskun Goienetxea eta Aitor Castañedarekin, tertulian.
Gaurko solasaldian Instagramek sustatzen dituen elikadura-nahasmenduen inguruan aritu gara. Argiako artikulu honetan irakurri daitekeenez, milioika pertsona daude gorputza eta elikadurari buruz iruditegi kaltegarria zabaltzen dituen burbuilan sartuta, eta milioika euro irabazten ditu Instagramek horri eskerrak. Hemendik abiatuta, autoestimaz, sare sozialez, enpresen erantzukizunaz eta abarrez aritu gara.
Eta bigarrenik, Mikel Rodrigezen artikulu hau abiapuntu hartuta, Historiaren amaieraz hitz egin dugu. Demokrazia liberal kapitalista mundu osoan gailenduko zenaren mitoak zirrikituak ditu jadanik, eta gainbehera geopolitiko eta sozioekonomiko betean dago sartuta mendebaldea. Horren aurrean etorkizunerako ikuspegiak, aldaketa posibleak eta zenbait hausnarketa partekatu ditugu Izaskun Goienetxea eta Aitor Castañedarekin.
Solasaldi osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Solasaldia | Elikadura-nahasmenduak Instagramen ondorioz, eta Historiaren amaieraren ondoren zer?00:42:32
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!