Sinadura bilketa abiatu dute Artziniegako Museoaren alde
Sinadura bilketa abiatu dute interneten, Artziniegako Artea Museoari babesa adierazteko. Herritarrek ez ezik, ikastetxe eta museoek adierazi diete atxikimendua.
Izar Mendiguren | Aiaraldea.eus
Urtarrilaren hasieran itxi zen Artziniegako Artea Museoa, finantzaketa faltagatik. Atzo iluntzean 300 lagun inguru elkartu ziren udaletxean, egoera salatu eta egitasmoari babesa emateko. Tokiko zenbait komertziok ere bat egin zuten deialdiarekin, elkarretaratzearen orduan dendak itxita. Artziniega Museoa Bizirik herri ekimenak egin zuen deialdia.
Sare sozialetan adierazi dutenez, mobilizazioaren ondotik sinadura bilketa abiatu dute gaur Change.org atarian.
Artea etnografia elkartearen oharra
Artea etnografia elkarteak kudeatzen du museoa, eta oharrean nabarmendu dutenez, 2004tik gaur arte Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzari esker finantzatu da proiektua; “sarreretatik lortutako diru guztia udalari eman diogu”. Gogoratu dutenez, 2018an egin duten eskaera bakarra izan zen gida zerbitzuaren gastuak kubritzeko diru-laguntzaren batek kale egitekotan, udala izatea diru hori bermatuko lukeena, “eta ez elkarteko kideek gure ondare pertsonalekin, exijitu zaigun bezala”.
Amurrioko Zaraobe Institutuak udaletxean idazkia sartu du aste honetan, herriko ondarea berreskuratu eta ezagutaraztearen alde museoaren lana aitortzeko eta babesa adierazteko.
Oharra: Eduki hau herritar eta bazkideen laguntzari esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitzuen.
Albiste hau aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu Hala Bedirara. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!