Servini epaileak Martin Villa auzipetzea erabaki du
Servini epaileak Martin Villa auzipetzeko autoa eman du, 1978ko Sanferminetan hildako German Rodriguez eta 1976ko Martxoaren 3an Gasteizen hildako hiru lagunen hilketak egotzita. Hainbat milioi euroko enbargoa ezarri dio. through Alea.eus
Martxoaren 3ko biktimak, Martin Villari aurre egiten. / M3 ELKARTEA
Azkenik, Martin Villa ministro ohi frankista epaituko du Argentinako Justiziak. Izan ere, kereila argentinarraren barruan, Servini epaileak bere ardurapeko indar polizialek egindako lau hilketa leporatu dizkio gutxienez: zehazki, 1978ko Sanferminetan hildako German Rodriguez eta 1976ko Martxoaren 3an, Gasteizko sarraskian hildako hiru lagunen heriotzak.
Martin Villak bere errugabetasuna defendatu zuen 2020ko irailean, Justiziaren aurrean deklaratu zuenean. Orduan, Servini epailearen esku gelditu zen auzia artxibatu edo Villa auzipetzearen arteko erabakia; bigarren aukera hartu du epaile argentinarrak. Gainera, prebentzioko espetxealdia ezarri dio —ez du bete beharko, bere garaian salbuespena eman ziolako—, baita hainbat milioi euroko enbargoa ere.
Horrez gain, 900 orrialdeko txostena osatu du, 1976 eta 1977 urteen artean indar polizialek eragindako beste hildakoen inguruko informazio gehiago eskatuz. Martxoak 3 Elkarteak jakinarazi du albistea: “Memoria dugu, justizia exijitzen dugu”, adierazi dute sare sozialetan. “Ezer ez dirudi, baina biktimen eta haien ondorengoen ahalegin handiaren eta borrokaren emaitza da”.
🔴 La jueza Servini ha dictado auto de procesamiento contra Martín Villa 🔴
Tenemos #M3moria
Exigimos #Justicia✊🏿🌹✌🏿 pic.twitter.com/i3tyMBmLvf
— Martxoak 3 #M3moria (@Martxoak3) October 16, 2021
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!