Sergio Zaballa (Tubacex): “Argi dago enpresak aprobetzatxen ari direla momentu hau bere nahi zikinenak aurrera eramateko”
Tubacex empresaren kaleratzeen kontrako protestari buruz hitz egiten digu Zaballak.
Astearte goiz honetan Tubacexeko langileak enpresaren aurrean bildu dira, lantegiak aurreikusitako 150 kaleratzeak salatzeko. Protesta goizeko 5etan hasi da, eta 7: 30ak aldera 200 pertsona inguru izatera ailegatu dira. Langileek eserialdia egin dute protesta moduan Laudioko lantegia dagoen industrialdearen sarreran, greba ez egitea erabaki duten langileak zihoazen autobusean sartzea eragotziz. Ertzaintza eserialdia altxatzen saiatu da eta eraso batzuk gertatu dira.
Hori dela gaur Tubacex enpresako kide batekin aritu gara hizketan, Sergio Zaballarekin, manifestaldian zegopela. Grebaren egoera azaldu digu berak, hemen entzungai.
-
Hizpidea: Sergio Zaballa (Tubacex): "Argi dago enpresak aprobetzatxen ari direla momentu hau bere nahi zikinenak aurrera eramateko"00:10:24
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!