Sergio Garcia (Gasteizko Alde Zaharreko bizilaguna): “Udaletxeak kale egin du alde zaharraren rehabilitazio planean”
Erabilera turistikorako etxebizitzak zabaltzearen aurkako kanpain abiatu dute, helegiteak jartzeko dei eginez.
Gasteizko Udalak etxebizitza turistikoak muga gabe ugaritzea ekarriko duen lege egitasmo bat aurkeztu du, eta alarmak piztu ditu batez ere Alde Zaharreko bizilagunenga. Aspalditik da ezaguna auzoak bizi duen zahartze egoera, eta gentrifikazio prozesu betean dago. Etxebizitza turistikoen neurriak arazo hau gehiago areagotu eta kalte handiak eragingo dituela salatu dute bizilagunek. Bestalde, Udalaren planari helegiteak ezartzeko epea irekita dagoela jakinarazi dute, eta dei egin dute helegiteak jartzera. Elkarrizketa honi lotutako artikuluan aurkitu daiteke horretarako laguntza.
Sergio Garcia auzokidea izan dugu Hizpidean, eta berak azaldu digu nola heldu garen puntu honetara. Alde Zaharreko etxebizitza turistikoen bilakaera, azken neurriak ekar ditzakeen ondorioak, turismoaren lobbya… hainbat gai izan ditugu hizpide elkarrizketan.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Sergio Garcia (Gasteizko Alde Zaharreko bizilaguna): "Udaletxeak kale egin du alde zaharraren rehabilitazio planean"00:32:28
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!