Sendoa Jurado (ATA): «Izaera politikoa kendu zaie borrokan konpromiso gehien hartu zutenei»
Gasteizko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Amnistia Eguna antolatuko du larunbatean Errekaleorren.
Datorren larunbatean, urriaren 26an, Gasteizko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Amnistia Eguna antolatuko du Gasteizko Errekaleor Auzo Askean. Horren berri izateko, mugimenduko kidea den Sendoa Jurado izan dugu Hizpidean.
Amnistiaren inguruan mintzatu da, baita hori aldarrikatzearen garrantziaz ere. Salatu du nola hainbat sektore presoei izaera politikoa urratzen saiatzen diren etahorien gudari izaera aldarrikatu du. Egun Euskal Herrian dagoen borroka grina azaldu du ere, lan esparruan, pentsionistetan eta, nola ez, gazte sektoreean argi ikus daitekeena.
Azaroaren 30ean mobilizazioa egingo dute Bilbon «Gudariak direlako, amnistia osoa» lelopean eta datorren larunbatean ospatuko den Amnistia Egunaren berri ere eman digu.
-
Hizpidea: Sendoa Jurado (ATA): «Izaera politikoa kendu zaie borrokan konpromiso gehien hartu zutenei»00:23:36
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!