SEAk ez die erantzuten Arabako Metaleko beharrei eta mobilizazioak indartuko dituzte sindikatuek
Gaur, otsailak 14, Arabako Metalaren sektoreko patronalak erantzuna eman dio LAB, ELA eta CCOOk abenduan propsatutako eskakizun taulari: ez da nahikoa eta ez die sektorearen beharrei erantzuten, sindikatuen arabera. Horren aurrean, mobilizazioak eta grebak iragarri dituzte eta otsailaren 19ko manifestaziora dei egin dute.
Gaur, otsailak 14, bildu da berriro Arabako Matelgintzako Negoziazio Mahaia. Bileran sektoreko patronalak erantzuna eman dio LAB, ELA eta CCOOk abenduan proposatutako eskakizun taulari. Sindikatuek aho batez iritzi diote SEAk emandako erantzuna ez dela nahikoa eta ez diela sektorearen beharrei erantzuten. Gauzak horrela, aurretik iragarri zuten bezala, mobilizazio eta grebak deituko dituzte, patronalak posizioa aldatu dezan. Otsailaren 19rako deitu duten manifestaziora batzeko deia luzatu diete langile eta herritarrei.
ELA sindikatuaren arabera “pobrea” eta “hutsunez betea” izan da patronalaren erantzuna. Ez ditu jasotzen, besteak beste, KPI-ko igoerak, lanaldi murrizketa, subrogazioa, baja osagarrien igoera, errelebo-kontratua, flexbilitatea murriztea, eta kanpoan uzten ditu beste hainbat eskakizun ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!